IPUINAK PROIEKTUEN OINARRI
Interneten oso balioagarri den orri bat dugu. "El baul de los recuerdos" izena dauka. Bertan gelan lantzeko proiektuak agertzen dira, batzuk egun batean lantzeko, beste batzuk denbora luzeago batean egiteko, denetarik dago oso interesgarria izanik.Ipuinak erabiltzen dituzte gauza desberdinak lantzeko.
Adibide moduan "Pepita pulgarcita" proiektua daukagu.
Gela desberdinetan egin zen proiektua da, 2, 3 eta 4 urteko geletan eginikoa.
Proiektu honekin umeek zituzten beharrizanak asetu nahi zituzten.
2 urteko umeek beldur handia zeukaten otsoari, 3 urteko umeek anai/arreben jaiotzak zirela eta arazoak zituzten eta 4 urteko umeek etxean laguntea bultzatu nahi zen.
Hau guztia egiteko 3 ipuin oso famatu aukeratu zituzten.
2 / 3 Urteko gelan irakasleak konturatu ziren umeek askotan otsoari buruz hitz egiten zutela eta ume askori beldurra ematen ziela. Otsoarekin batera beste "monstruo" desberdinak ere agertzen ziren, sorginak eta edozein pertsonai beldurgarri edo maltzurra. Irakasleak uste zuten pertsonai hauek hainbeste agertzen zirela umeek holan beren beldur propioak kanporatzen zituztelako.
Hau zela eta, pertsonai horien roll negatiboa kentzen zaiatu ziren. Aldi berean zeukaten beldurra kenduz.
Horretarako umeen eskura otsoaren txotxongilo bat eta ipuin desberdin utzi zituzten:
- " Non bizi dira mamuak" . ( Donde viven los monstruos).
-"Sorgintxoa txisalarri da". ( La brujita tiene pipi).
- "Nana Bunildaren ipuinak" . ( Cuentos de Nana Bunilda).
Lokuluzkaren orduan honako liburuak irakurri iezaieten eskatzen zuten umeek:
- Hiru txerrikumeak.
- Zaspi antxumeak.
- Txano gorritxo.
Otsoari buruz ere abestiak eskatzen zituzten.
Amaitzeko joku sinbolikoaren txokoan, landutako ipuinen pertsonai desberdinen txotxongiloak zeuden eta agertzen ziren hainbat elementu desberdin utzi zituzten beraiekin jolasteko eta desdramatizatzeko.
4 urteko umeek, urtarrila inguruan anai-arreben jaiotzak izan zituzten eta horrekin batera kasu askotan logelaren aldaketa. Beste batzuk etxez aldatzen zeuden arrazoi berdinagatik.
Horrexegatik irakaskeak "etxea" lantzea erabaki zuten.
Umeek "a papas y a mamas" jolasten hasi ziren, bazkaria prestatze zuten, panpinak garbitzen zituzte,...Joku hauek askotan agertzen zirenez, irakasleek pentsatu zuten beren etxeetan gertatzen ziren erreflexua zirela eta desdramatizatu behar zituztela.
Horretarako materiale asko ekarri ziren etxe txokora, umeei etxetik birziklatzeko gauzak ekar zezaten eskatu zitzaien, 3 txerrikumeen pelikula jarri zieten etxe desberdinak ikus zezaketen eta gaiarekin erlazioa zuten liburuak ekarri ziren gelara:
- " Etxea eta beste etxaleku batzuk". ( La casa y otras dependencias).
- " La ratita Tita". ( Tita arratoia).
- "Non bizi dira beste pertsona batzuk?". ( Non bizi dira beste pertsona batzuk?).
- " Etxea". ( La casa).
Abesti batzuk irakatsi zieten:
-" Etxe bat daukat gorputzean" ( Tengo una casa en mi cuerpo).
- "Horrelakoa den etxe bat daukat...". ( Yo tengo una casa que es asi...).
Etxearen inguruko poesiak eta asmakizunak ere erakutsi zieten.
Umeen beharrizanak ikusita eta beharrizan horiek azetzeko elementuak eskueta jarriz gero "Txano gorritxo" istorioan sartu ziren.
Talde desberdinen irakasleak elkartu ziren umeen beharrizaneei buruz hitz egiteko eta talde guztien interesak proiektu berean elkartu zitzatekelaz konturatu ziren.
Ipuin tradizional batekin lantzea pentsatu zuten eta erabaki zuten txano gorritxoren ipuna arrazoi desberdinengatik:
- Pertsonai nagusia neska bat delako eta umeek identifikatuta sentitzen dira pertsonaiarekin.
- Pertsonaia gutxi eta hurbilak agertzen dira. Ama. txano gorritxo, amona, otsoa eta ehiztaria.
- Askotan umeek ipuin honetan agertzen diren pertsonaien erlazioak interpretatzen dituzte: ama-umea, umea-otsoa, otsoa-ehiztaria.
Ipuin honen bidez gai desberdinak landu nahi ziren: etxea, dendak, eta otsoa.
Honek ipuinaren trasformazioa suposatzen zuen, baina hasieratik ipuina ahalik eta gutxien aldatu nahi zela argi zegoen. Ipuina errespetatu nahi zenez protagonistari izena aldatu zieten: PEPITA PULGARCITA.
Proiektu hau ondo denboralizatzeko 3 zatitan banandu zuten:
1go Partea: Etxea: Ipuinan txanogorritxo bere etxean dago amarekin eta amonaren etxera joan behar da.
2. Partea: Dendak: Amonak gaixorik dago eta ezin du irten erosketak egitera.
3. Partea: Otsoa:Txanogorritxo amonaren etxera joateko basotik joan behar da eta otsoarekin topo egiten du.
Hau egin eta gero protagonista fisikoki eratu behar zen. Zapal eta egurrazko txotongiloak egin ziren eta proiektuaren amaieran pertsona batek pepita pulgarzitaz mozorratu zen.
ETXEA
Egun batean andereinoak kontatzen die pertsonaia betekin topo egin duela: pepita pulgarcita. Eta hurrengo egunean kajoi baten barruan triste agertzen da. Pepita pulgarcita esaten die triste dagoela bere etxea oso txikia delako eta guztien artean erabakitzen dute etxe handiago bat egitea. Horretarako guztien artea erabakitzen dute ere etxea logela, komuna, egongela eta sukaldea izan behar duela.
DENDAK
Talde guztien geletan gutun bat agertzen da, bertan Pepita pulgarcitaren amonak Pepitari erosketa batzuk egitea eskatzen dio. Behar duena hauxe da: Ogia, fruta, sendagaiak,aldizkariak eta loreak.
Ondoren ideia eta galdera asko sortzen dira:
- Non lortu daitezke gauza hauek?
-Gurasoak non erosten dituzte gauza hauek?
- Zerekin erosten dute?
- Dendak jarri ditzazkegu eskolan?
- Zin nolako denda gustatuko litzaizueke jartzea?
Dendak jartzeko lekua pentzatu ( eskolaren terraza) zen. Gainera leku hau herriaren antza zuen.
Jarri ziren dendak:
- Fruteria: Txoko honekin sentzuak landu nahi ziren, usainak, zaporeak, ehundurak...
-Animali eta lore mintegia: Txoko honetan loreak eta animaliak zaintzea helnbua zen. Haziak eta lur desberdinekin saiakuntza eta behaketa egitea ere.
-Farmazia: Txoko honetan umeek eslola gehien erabiltzen diren botiken ontzi/kutxa hutsekin jolas zezaten lortu nahi zen. Botikak: Trombocid, ura oxigenatua, kotoia, apiretal...Horrela erizaindegian negarrez egiten dutenek agian beldurra kentzen zuten.
- Kioskoa: Txoko honekin umeek aukera zuten eskolan ez dauden irakurtzeko beste formato batzuk ezagutzeaedo behatzea. Hauek ziren: Natura, Muy interesante, El Mueble, El osito Bussi,...
OTSOA
Hau askenengo partea da eta horretarako eskolatik hurbil zegoen basora joateko irteera planifikatu zen.
Amonari eraman beharreko guztia zituzten eta denok zekiten otsoarekin topo egingo zutela...
Orduan galdera bat sortu zen: Non bizi da amona? Nola joan gaitezke bere etxera? Zein da biderik egokiena?Gela desberdinetan galdera hauei irtenbidea bilatu zen.Gurasoekin kotxes joatea erabaki zen. Danok joango ziren amonaren etxera eta bidean ariketa desberdinak egingo ziren.Irteera egunean guraso batzuk mozorratu ziren Pepita pulgarzitaz, otsoaz, amonaz... Beste batzuk argazkiak atera zuten edo bideoz grabatu zuten irteera.
Basoan eginiko ekintzak:- Basozaina bilatu zuten bidean gidatzeko( kasualitatez basozaina gelako neska baten aita zen).- Basoan dauden elementuak behatu zuten.- Amonaren etxera heltzeko joku bat egin zen pistak utzitz.- Otsoari buruzko kantak eta jokuak egin ziren.- Amonarekin elkarrizketa izan zuten.- Amonari gonbidapena egin zioten danok elkarrekin basoan jateko.Irteera eta gero gelan egin ziren ekintzak:- Irteera eguneko bideoa ikusi.- Argazki eta diapositibak ikusi eta komentatu.- Psikomotrizitate gelan ibilbide jokuak egitea.- Otsoaren desdramatizasioa landu.- Irteerari buruz hitz egin, ondorioak atera, gogoeta egin...
ONDORIOAK:Proiektu hau egiteko eta aurrera eramateko ahalegin handiak egin dira gende askoren partetik: irakasleak, gurasoak eta herriko gende askok ere lagundu zuten.Agian proiektua gehiegizkoa izan da umeentzako, luzeegia izan da eta gauza asko eskatu zaie. Irakasleak ere proiektua bukatu eta gero oso nekatuta zeuden eta hasieran pentzatutako beste ekintza bat deuseztatu zuten neke hori zela eta, gerorako utziz.Orokorrean oso esperientzia ona izan da. Helburuak lortu egin dira, ondo pasatu dute guztiak, komunikazio handia egon da, eta parte hartu duten sektore guztien artean kooperazio handia egon da.
HAURTXOAN, IPUINEN INGURUAN ARITUKO GARA
2007/10/02
Proiektuak
Etiketak:
beharrizanak,
beldurrak,
dendak,
etxea,
ipuina,
komunikazioa,
otso
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
HAURTXO
Porrot eta Txomintxoren bidaia
From: aitzi, 2 weeks agoIpuin hau 4 urteko umeentzat zuzenduta dago. Bertan bi lagun, kotxe bat eta bizikleta bat bidai bat egiten dute munduan dauden garraio desberdinak ezagutuz.
SlideShare Link

No hay comentarios:
Publicar un comentario