haurtxo

HAURTXOAN, IPUINEN INGURUAN ARITUKO GARA

2008/01/06

Ikaskideen bloggak

BESTE BLOGG BATZUK:

  • Ipuin txokoa: Blogg honi buruz hitz egitea erabaki dut nire bloggaren antzekoa delako. Hau da, ipuinen inguruko gai desberdinak tratatzen dira eta interesgarria iruditu zait. Blog honetan interesgarriena " Eta zer?" liburu bildumari buruzkoa idatzitakoa izan da. Bilduma hau ezagutzen nuen eta hemen informazio gehiago aurkitu dut. " Zer egin genezake irakur zaletasuna etxean bultzatzeko" oso interesgarria iruditu zait. ( Irune Fernandez eginikoa)..



  • Kumatxua: Blogg hau ere oso interesgarria iruditu zait. Badakigu zein garrantzitsua den denontzat eta umeentzat bereziki lo egiteak eta bertan artikulu, helbide eta informazio interesgarria agertzen dela iruditu zait. " Gaueko beldurrak eta ametsgaiztoak" bereziki gustatu zait. ( Hiart Cabrera eginikoa).

  • Tratu txarrak: Blogg hau oso ondo dagoela deritzot. Zoritxarrez gaur egunean gai garrantzitsua dugu hau eta honi buruz jakin ahal dugun guztia ondo datorkigu. Informazio asko dago bertan. Power pointa oso aukera ona izan dela uste dut. ( Zuriñe Rodrigalvarez eginikoa).



  • Nire gaierekin erlazionatuz, asken bi blog hauek ipuinen bitartez landu daitezke. Ez da lan erreza baina gelan arazo hauek sufritzen dituzten umeak izatekotan landu beharkoa izan beharko litzateke.



2008/01/05

IPUIN TRADIZIONALAK


Interneten ipuin tradizionalei buruzko orri interesgarria dago:http://www.augustobriga.net/memoria/cuentos_tradicionales.htm. Bertan ipuin tradizional desberdin agertzen dira: El alcaraván y la zorra; El collarito de oro; El cuento de la Chorovitita; El cuento de la Pamparrampuya; La asaúra; La gallina y el pollito; La hormiguita y el ratoncito; La piel de asno.

2007/12/04

Ipuin didaktikoak

APOren ABENTURAK
Web orri honetan agertzen diren ipuinak Apo pertsonaiaren inguruan gertatzen diren istorioak dira. Apo ez da gure planetakoa, estralurtarra da, eta gure planetan gertatzen diren hainbat gauza pentsaraztea sortarazten diote. Ipuin didaktiko bakoitzean( Aporen abenturetan), Apok gauza berriak ikasten ditu, aldi berean ipuina entzuten dagoen umeak ere. Aporen abenturak, nagusi bat umeei irakurtzeko pentsatuta daude , ama, aita, aitite, amona, izeko, osabak, andereñoak...
Lo egitera joan aurretik, Aporen istorioak irakurtzen badiegu, irudimena zabaldu ezezik inguratzen dien mundua hobeto ulertzen lagunduko diegu.

Aporen abenturetan tratatzen den gairik garrantzitsuena Bullying-a da.

2007/12/03

Antzerkia ipuinekin



MARTIN TIN TIN, ANTZERKIA

Era askotako ipuinak daude, luzeak, laburrak, tradizionalak, modernoagoak, momentuan asmatutakoak, bertsioak, fabulak...
Etabadakig ere ipuinak gauza askotarako erabili ditzazkegula, enzuteko, irakurtzeko, umeen beldurak gainditzeko...
beste erabilera bat antzerkia izan liteke. Ondoren antzerkia bat prestatzeko ipui bat agertuko da, non pertsonaia bakoitzak esaten dutena ondo bereiztua agertzen da.

MARTIN TIN TIN (Grimm anaiek jasoa)

KONTALARIA: Behin batean bazen errotari bat, behartsua hura, baina alaba eder bat bazuena. Behin nola edo hala erregearekin gertatu zen hizketan eta esan zion:
ERROTARIA: Badut alaba bat lastoa irun eta urre bihurtzen duena.
KONTALARIA: Urrea gustukoa zuenez, erregeari oso atsegin zitzaion trebetasun hori, eta agindu zuen errotariaren alaba lehenbailehen ekar ziezaioten. Eraman zuen gero erregeak alaba lastoz betetako gela batera, eman zizkion gorua eta harilkaia, eta esan zion:
ERREGEA: Gaur gauean hasi eta bihar goizeko epean lasto hori irun eta urre bihurtu ezean, hil egin beharko dun.
KONTALARIA: Itxi zuten gero gela, eta bakarrik gelditu zen han barruan. Eseri zen errotako alaba, bizia salbatzeko zer egin ez zekiela, zeren ez baitzekien lastoa urre bihurtzeko nola irun behar ote zen, eta geroz eta ikaratuago zegoenez, negarrez hasi zen azkenean. Orduan, zabaldu zen bat-batean atea eta barrura gizontxo txikitxo bat sartu zen eta esan zuen:
GIZONTXOA: Gabon andereño errotaria, zergatik hainbesterainoko negarraldia?
ALABA: Ai, ene, lastoa irun behar dut eta urre bihurtu, eta ez dakit ezer horretaz.
GIZONTXOA: Zer emango didazu nik iruten badizut?
ALABA: Nire lepokoa.
KONTALARIA: Gizon txikitxoak lepokoa hartu zuen eta snurr, snurr, snurr, hiru aldiz tiratu zuen eta harila bete-bete egin zen. Gero, beste haril bat jarri zuen eta snurr, snurr, snurr, hiru aldiz tiratu eta bete zuen bigarrena ere, eta gauzak horrela joan ziren goiza heldu artean, harik eta ere lasto guztia haritua egon arte eta haril guztiak urrez beteak. Erregea azaldu zenean eta hura ikusi zuenean, harritu zen eta poztu zen, baina are gose handiago batek joa zuen bihotza eta, hartara, lastoz betetako gela askoz handiago batera eramanarazi zuen errotako alaba, eta agindu zion hura gauean iruteko, baldin eta bizitza maite bazuen. Neskatoak zer egin ez zekien eta negarrez hasi zen; orduan berriz zabaldu zen atea, eta gizontxo txikitxoa sartu zen eta esan zuen:
GIZONTXOA: Zer emango didazu lastoa irun eta urre bihurtzen badizut?
ALABA: Nire atzamarreko eraztuna
KONTALARIA: Gizontxoak eraztuna hartu zuen eta goruetan hasi zen, lasto guztia irun eta urre distiratsu bihurtu zuen goiza baino lehen. Izugarri poztu zen erregea; ez zuen halere, urre gosea erabat berdindu, eramanarazi zuen errotako alaba lastoz betetako gela ondotxoz handiago batera eta esan zuen:
ERREGEA: Hura guztia irun behar duzu gaurko gau honetan; hala egiten baldin baduzu, nire emaztea izango zara. Izan ere, andre aberatsagorik ez diat mundu luze-zabal guztian aurkituko.
KONTALARIA: Neskatoa bakarrik gelditu zenean, hirugarrenez azaldu zen gizontxoa eta esan zuen:
GIZONTXOA: Zer emango didazu berriz iruten badizut lastoa?
ALABA: Ez dut besterik ezer zuri emateko.
GIZONTXOA: Ba, orduan, agindu iezadazu, erregina zarenean izango duzun lehen haurra.
ALABA: Batek daki halakorik gertatuko ote den ere!
KONTALARIA: Kinka hartatik nola atera beste ezer bururatzen ez zitzaionez, bada hitz eman zion gizontxoari hark eskatu ziona; gero gizontxoak berriz lastoa irun eta urre bihurtu zuen. Eta goizean erregea etorri zenean eta guztia nahi zuen bezala aurkitu zuenean, bada neskatoarekin ezkondu zen eta, halatan, errotako alaba erregina bilakatu zen. Urte beteren buruan erregina haur eder batez erditu zen eta ez zuen jada gizontxoa akorduan, orduan sartu zen gizontxoa gelan eta esan zion:
GIZONTXOA: Aginduak emana zor.
KONTALARIA: Izutu zen erregina, eta eskaini zizkion gizontxoari erresumako ondasun guztiak haurra uztearen truke, gizonak esan zuen:
GIZONTXOA: Ez, bizirik dagoen zerbait nahiago dut munduko altxor guztiak baino.
KONTALARIA: Orduan, erregina lantua jotzen eta negar egiten hasi zen eta, azkenik, errukitu zen gizontxoa eta esan zion:
GIZONTXOA: Hiru eguneko epea utziko dizut; horien buruan nire izena zein den jakinez gero, zurekin geldituko da haurra.
KONTALARIA: Bada gau osoa eman zuen erreginak inoiz entzundako izenei buruz pentsatzen, eta mandatari bat bidali zuen lurraldean zehar izen berriei buruz galde zezan zokorik zoko. Hurrengo egunean gizontxoa etorri zenean, erregina Gaspar, Meltxor, Baltasar esaten hasi zen eta banan-banan esan zituen zekizkien izen guztiak, baina gizontxoak izen bakoitzeko esan zuen:
GIZONTXOA: Hori ez da nire izena.
KONTALARIA: Bigarren egunean mirabeen artean galdezka ibili zen, eta izenik bitxienak eta xelebreenak bota zizkion gizontxoari, Basapiztia, Ahariburu, Hankamehar baina hark berriz ekin zion:
GIZONTXOA: Hori ez da nire izena.
KONTALARIA: Hirugarren egunean atzera etorri zen mandataria eta kontatu zion:
MANDATARIA: Beste izenik ez dut aurkitzerik izan, baina basoko bazter bateko mendi gailur batera, hara, lekutara, iritsi nintzenean, etxetxo bat ikusi nuen eta etxe aurrean sua pizturik, eta suaren inguruan, lasterka, egundainoko gizontxo barregarri bat, hanka batean saltoka, eta hots egin zuen:
"Ogia egingo diat gaur, garagardoa bihar, erreginaren umea etzi niretzat izango diat. Hupa! Hupa! Martin Tin Tin, Nire izena inork ezin dik jakin!"
KONTALARIA: Orduan erregina poztu zen oso izena jakin zuelako, eta berehala gizontxoa han azaldu eta esan zion:
GIZONTXOA: Zera, guztizko erregina noblea, nola dut nik izena?
ERREGINA: Antso duzu izena?
GIZONTXOA: Ez.
ERREGINA: Beharbada Martin Tin Tin duzu izena?
KONTALARIA: Deabruak esan dizu, deabruak esan dizu!
KONTALARIA: Gizontxoak deiadar egin eta, bere barru guztia kiskaltzen zuela, eskuineko oinarekin lurra jo eta gerriraino barruratu zen, hainbesteko zuloa egin baitzuen; gero su bizian, ezker oinari bi eskuekin heldu eta bi zatitan puskatu zuen gorputza.

Gianni Rodari

NOLA SORTU UMEENTZAKO IPUINAK, GIANNI RODARI

Gianni Rodarrik bizitza osoan idazten eman du. Berak haurrentzat idazten zuen eta erabiltzen zituen gaiak haurrekin zer ikusi handia zituztenak ziren. Bere liburu ospetsuenatariko bat "Gramatica de la fantasia" da. Liburu hau ipuinak kontatzeko eta sortzeko metodoak azaltzen ditu. Bere ustez ipuinak kontatzeko eta asmatzeko oinarria irudimenean eta kreatibitatean dago.
Rodarik istorioak asmatzeko proposamenen desberdinak egiten ditu, horien artean baliabide bat binomio fantastikoa da. Binomio fantastikoa kontestu desberdinetako bi hitz kontestu desberdin batean kokatzean datza. Teknika hau erabiliz "Caperucita roja en helicoptero " ipuina sotu zen. Aukeratutako hitzak zenbat eta urrunago egon bata bestearengatik, orduan eta aukera gehiago izango ditugu testu interesgarri bat sortzeko. Txirla eta eraztuna aukeratu genezakeen esaterako, edota inurria eta kimonoa. Binomio fantastikoa balizko egoera bezala agertu dakiguke; zer gertatuko litzaiguke baldin eta…Badago egon horrelako teknikak erabiltzen dituen literatur arlorik, zientzia fikzioa hain zuzen ere.

Bertsoak eta ipuinak

BERTSOTAN EGINDAKO IPUINAK

Hemen dituzue umeei kontatzeko bertsotan egindako ipuin pare bi.

EL BURRO FLAUTISTA
Esta fabulilla,
salga bien o mal,
me ha ocurrido ahora
por casualidad.
Cerca de unos prados
que hay en mi lugar,
pasaba un borrico
por casualidad.

Una flauta en ellos
halló, que un zagal
se dejó olvidada
por casualidad.

Acercóse a olerla
el dicho animal,
y dio un resoplido
por casualidad.
En la flauta el aire
se hubo de colar,
y sonó la flauta
por casualidad.
«iOh!», dijo el borrico,
«¡qué bien sé tocar!
¡y dirán que es mala
la música asnal!»
Sin regla del arte,
borriquitos hay
que una vez aciertan
por casualidad.

LA GALLINA DE LOS HUEVOS DE ORO
Erase una Gallina que ponía
un huevo de oro al dueño cada día.
Aun con tanta ganancia mal contento,
quiso el rico avariento
descubrir de una vez la mina de oro,
y hallar en menos tiempo más tesoro.
Matóla, abrióla el vientre de contado;
pero, después de haberla registrado,
¿qué sucedió? que muerta la Gallina,
perdió su huevo de oro y no halló la mina.

¡Cuántos hay que teniendo lo bastante
enriquecerse quieren al instante,
abrazando proyectos
a veces de tan rápidos efectos
que sólo en pocos meses,
cuando se contemplaban ya marqueses,
contando sus millones,
se vieron en la calle sin calzones.

2007/11/13

Ipuinak

IPUINAK MUSIKAREKIN

Interneten orri polita eta desberdina dago, "cuentacuentos" du izena.

Bertan ipuin desberdinak agertzen dira:
La cenicienta,
Simbad el marino,
Los tres cerditos,
Caperucita roja,
El flautista de Hamelin,
Peter Pan,
Blancanieves,
Merlin el mago,
El patito feo,
Shrek.
Nahi duzun ipuina aukeratu eta gero, hurrengo orria zabaltzen duzunean ipuina idatziz agertzen da abesti goxoa entzuten den bitartean.

HAURTXO

Porrot eta Txomintxoren bidaia

From: aitzi, 2 weeks ago



Ipuin hau 4 urteko umeentzat zuzenduta dago. Bertan bi lagun, kotxe bat eta bizikleta bat bidai bat egiten dute munduan dauden garraio desberdinak ezagutuz.

SlideShare Link